Páginas

jueves, 26 de abril de 2012

KONPOSTA NOLA EGIN

6.Bko ikasleek Konpostajea zer den eta nola egin, taldeka, bideoak egin dituzte.
Hona hemen estekak bideo horiek deskargatu eta ikusi ahal izateko.
ORAIN ARTE 4 BIDEO DITUGU (ETA 1 MUTU)




lunes, 23 de abril de 2012

Hainbat testu onak

                           HAINBAT TESTU ONAK ETA SUAREN LURRALDEA

1520ko udaberrian, Fernando de Magallanes-en agindupean, lau belaontzi portuges joan ziren Ozeano Atlantikoaren eta Ozeano Barearen artean zegoen pasabide baten bila. Azaroaren 21ean sartu ziren lehenengo aldiz Magallanes itsasarte bezala ezaguna den parajetik. Eskualdea zeharkatzen ari zirenean, hainbat su ikusi zituzten kostaldean marinelek: hango biztanleek piztutakoak, antza, mutur hartako klimatik babesteko edo atzerritarrak ikusitakoan alarma jotzeko. Hain zuzen, horrexegatik deitu zioten lur horri Suaren lurraldea; hango biztanleei, berriz, fueginoak. Alabaina, hiru ziren eremu horretan bizi ziren talde etnikoak. Horien artean, onak eta yamanak ziren berezienetarikoak mundu osoan, bai kulturagatik, bai beste hainbat arrazoiengatik. Izan ere, izaki zibilizatuentzat ordura arte ezezagunak ziren haien bizi-baldintzak: munduko lekurik isolatuenetariko batean bizi ziren, erlijiorik gabe, kulturarik gabe... Garai hartako zientzialarientzat, aipatu etnia horiek galdutako kate-maila ziren gizakien eboluzioan. Baieztapen hori egitean, dena den, ageri-agerian utzi zuten zientzialariek beren ezjakintasuna orokorrean fueguinoez, eta, bereziki, onez. Onen lehenengo arbasoek beren buruari selk'nam (jende) deitzen zioten: tehuelcheen familiakoak ziren, eta, klimak utzi zien heinean, hegoalderantz abiatu ziren. Tehuelcheak bezala ehiztariak ziren, eta ez ziren leku berean luzaroan geratzen –estalpe eskas batekin babestuta beti-. Geihenetan, biluzik egoten ziren, edo, bestela, guanaco baten larruarekin babesten ziren; beti zeuden guanacoen menpe, ezinbestekoa baitzitzaien bizirik irauteko. Sinesmen erlijiosoak edukitzeaz gain, mito eta elezahar ugari ere bazituzten.
                                                   
                                                             OHITURA ZAHARRAK

 Bertako beste herriek bezala, onek uste zuten gizasemearen eta inguratzen zuen izadiaren artean erabateko lotura zegoela. Haien tradizioetan ikusten denez, ia izaki bizidun guztiak –hegaztiak, lau hankakoak, itsas animaliak– gizakiak izan ziren hasiera-hasieratik. Garai xarmangarri hartan ez zen beharrezkoa guanakoa ehizatzea, eta gizakiek nahi zuten beste bizi ahal ziren. Animali horiez gain, mendiek, lakuek, haizeak, urak, Eguzkiak eta Ilargiak gizatazun hori partekatzen zuten. On-en mitoetan, ohituren jatorria azaltzen da; halaber, animalien ezaugarriak agertzen dira. Onek azalpen mitikoa eman zioten bizi ziren irlaren sortzeari ere. Azalpen horiek, zientifikoak ez izan arren, oso baliagarriak izan ziren onak ohartzeko bakoitza komunitate bateko kidea zela; unibertsoaren zati bat, ez besteengandik isolatuta bizi den kide bat.

                                                ITXURALDAKETA JASANDAKO LURRA

On-ek inoiz ez zuten eraiki txaluparik, eta inoiz ez zuten irlako muga gainditu, yaman-ek eta alakaluf-ek –auzokideak– ez bezala. Onek ez zuten zaldirik ere erabiltzen: oinez ibiltzen ziren, eta, arkua eta geziak erabiltzen zituzten ehizan egiteko, txakurren laguntzarekin. Hala ere, lurralde zail hartan bizitzera ausartu ziren. Onek badaukate istorio bat izaki bakoitzarentzat: lehenengo, gizaki moduan bizi da; gero, animalia bihurtzen da, baina aurreko bizitzaren ezaugarriei eusten die. Onek ez zuten antolaera-sistemarik, ezta buruzagirik ere. Hala ere, guda garaian, hobeto prestaturik zegoenak hartzen zuen buruzagitza. Xamanek ere ez zeukaten aginterik beren burua buruzagitzarako aurkezteko. Antropologoek jasotako informazioek jakinarazi digute, bestalde, bazegoela lehia iparraldeko eta hegoaldeko onen artean.
                                                       
                                                             DESAGERTZE TRAGIKOA

 Ikertzaileen arabera, hasieran, onen kopurua 3.500-4.000 lagunekoa zen, eta horrelaxe iraun zuen ia 1880a arte. XX. mendean zehar, Argentinako gobernuak lanpeturik ibili ziren beste zonalde batzuek integratzen, eta 1881era arte ez zioten ekin Suaren Lurraldeko kolonizazioari. Kolonoen artean banatu zen lurra eskuzabalki, baina ez zuten kontuan hartu indioak aspalditik bizi zirela lurralde horretan. Indioak, gainera, oztopoa ziren biztanle berri horiek etekin ekonomikoa lortzeko bidean. Lurra kolonizatzeko pizgarri nagusia lurra izan zen, ardiak hazteko lurra; izan ere, lur hori ez zen egokia ezer ereiteko. Une hartan, lurra hezi zuten kolonoek; horrela, onei itxi zieten guanakoaren ehizarako igarobidea, ordura arte libre zegoena. Aldi berean, ardi-hazienda zela eta, guanakoa urritzen hasi zen. Egoera horretan, onei naturala iruditu zitzaien guanako zuria ehizteari ekitea –ardiari horrelaxe esaten zioten onek–. Azken finean, onen lurretan zeuden ardiak. Gusinde-ren kalkuluen arabera, onen artean ez ziren bizi 280 lagun baino gehiago 1923an. Datu horiekin, haien desagerpena aurreikusi zuen Gusindek. Ez zen okertu; izan ere, 1974an Lola Kiepja hil zen (azkenengo biztalea onen artean). Berarekin desagertu ziren bai onen ipuinak eta istorio zoragarriak, bai onen kultura aberatsa, oro har.

lunes, 2 de abril de 2012

INKESTAK
Patioko jolasak

Aukeratu dugun gaia, inkesta egiteko, hau izan da: Patioko jolasak.
Lehenik ,patioko jolasak eskolako ume guztiak egiten dituzte, batzuetan jolas libreak... horregatik, aukeratu dugu, denok egiten ditugulako.
Bigarren, denoi asko gustatzen zaie jolastea, baina, gustatzen al zaie patioko jolasak egitea? Edo, hobeto jolas librea?
Galdera hauen erantzuna jakiteko inkesta hau prestatu dugu.
Azkenik, patioko jolasei ezker, denok beste mailako umeak ezagutzen dituzte. Eta hori oso ona da gero denok ondo eramateko.


Patioan taldeka egiten diren jolasak:
-Esaldiak antolatu                         -Zapia
-Karikaturak                                    -Soka
-Boloak                                            -Goma
-Itsak lotuta                                    -Esku pilota
-Puxika ibiltaria                              -Zelai errea
-Ahorkatua                                     -Armiarmaren sarea
-Txinako itsasontzia                      -Izarra            



Galderak:

1-Gustoko dituzue patioko jolasak? Edo, hobeto jolas librea?
2-Ze jolas duzue gustoko, edo zein ez?
3-Ze jolas aldatuko zenuke?
4-Euria egiten duenean, non egingo zenituzkete,gimnasioan, korridoreetan, klaseetan edo topagunean?
5-Hondo asaltzen al  dugu 6.mailako ikasleak?

5.mailako erantzunak: