Páginas

domingo, 23 de octubre de 2011

Munduko Atlas elektronikoa

Munduko Atlas elektronikoa

Europako eta munduko edozein estatuari buruzko informazioa eskuratzeko tresna interesgarri bat dugu sarean. Munduko atlas elektronikoarekin datu zehatzak eta orokorrak modu erraz batean eskuratuko dituzu. Oso lagungarria izango zaizu prestatu behar duzun aurkezpena egiteko orduan. Sartu eta ikusi.


Mapa interaktiboak



Lana, 6 astetan egiteko

Gure blogean jartzeko, holako lana egin beharko duzue:

Binaka Europako herrialde bati buruz power point bat egingo duzue, beheko aurkibidean agertzen diren atalekin gutxienez.
Power point horretan datuak, mapak, irudiak, argazkiak, eskemak, datu-taulak, ikurrak, ziklogramak, e.a. agertu behar dira, atseginak izateko.
Denbora mugatua izando da eta abenduaren  2an bukatua egon behar da.

AURKIBIDEA (Adibide bat)
    • 1.- Kokapena. Armarria eta bandera.Mugak
    • 2.- Biztanleria eta ekonomia
    • 3.- Txanpona
    • 4.- Klima eta ibaiak
    • 5.- Erliebea
    • 6.- Kultura, Janari tipikoak, jaiak, ohiturak.
    • 7.- Erlijioak
    • 8.- Azalera
    • 9.- Hizkuntzak
    • 10.- Leku interesgarriak
    • 11.- Lanaren egileak.